XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA AGINDUA, 1990.eko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Hezkuntza Berezirako lanitunepeko langileak hartzeko hautaketa-saioetarako deialdia egiten duena.

Otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuko (martxoaren 8ko EHAA) bigarren atalean ematen zaidan baimenaz baliatuz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.3 atalean ezartzen denaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1990. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartu denez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen beharrei erantzun ahal izateko, Hezkuntza Berezirako lanitunepeko langile finkoak hartzeko hautaketa-saioetarako deialdia egiten da, honako hauek izango direla OINARRI-ARAUAK:

I.- APLIKAZIO EREMUA I. Eraskinean aipatzen diren lanpostuak, lanitunepeko eta epemugarik gabeko kontratazio bidez, betetzeko hautaketa-saioetarako deialdiari zaizkio aplikagarri oinarri-arau hauek.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenean ezartzen denaren arabera, ehuneko hogeitamar edo gorakogo ezintasuna duten langilez betetzeko gordetzen da ehuneko hirua.

Esan den modura bete ez daitezen lanpostuak, txanda libreari gehituko zaizkio.

II.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK Hautaketa-saio hauetan parte hartu ahal izateko, honako hauek izango dira beharrezko: 1.- Espainiarra izatea.

2.- 18 urte beteta izatea.

3.- Dagozkion egitekoak betetzeko eragozpen izan daitekeen gaisotasun edo akats psikiko edo fisikorik ez izatea.

4.- Administrazio Publikoaren zerbitzutik, zigor espediente bidez, baztertuta ez egotea eta egiteko publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

5.- Gaieztasun eta inkonpatibilitate kausaren batetan ere sartuta ez egotea, Administrazio Publikoetan lanean ari diren langileen inkonpatibilitateei buruzko 53/1984 Legean ezartzen denaren arabera, kargu publikoren bat edo Lege horretan aipatzen den aukera-eskubidea betetzearekin ezbateragarri den ihardun pribaturen bat dutenen kaltetan gabe.

6.- I. eraskinean aipatzen den lanpostu bakoitzerako eskatzen den titulua izatea.

7.- Euskarako gisa definitzen diren lanpostuetarako, beharrezko izango da, EGA edo baliokideko titulua izatea edo euskara ezagutzen dela ziurtatzea II. eraskinean ezartzen denaren arabera.